Makala, ‘Unexpected tapas’ diskoaz solasean
Mikel Unzurrunzaga Makala disko jartzailearen Unexpected tapas azken lana Espainiako Musika Independenteen Sarietarako izendatu dute, Munduko Musiken disko onenaren atalean.
Izendapena aitzakitzat hartuta, Makala disko horri buruz solasean ariko da uztailaren 26an, Sortaldean, Aritz Mutiozabal kazetaria eta musikaria bidaide hartuta.
Zarauzko Udalaren Kultura Sailak hilero antolatzen duen Sorlekutik ekimenaren egitarauaren baitan izango da solasaldia.
Unexpected tapas diskoari buruzko informazio gehiago:
ยท Ustekabeko izendapen gozoa (Urola Kostako Hitza, 2012-06-06).
